ESI-Tecnalia

Wikipedia, Entziklopedia askea

European Software Institute (ESI-Tecnalia) Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hainbat enpresek sortutako antolakundea da eta Zamudion du egoitza[1].

Pyme (enpresa Txiki eta Ertainak) teknologikoentzat «munduko kalitate markarik» onentzat jotzen da. Euskal zentro teknologiko honek enpresa eta segurtasun kudeaketarako, eta software eta sistemen garapen prozesuentzat egiten du lan. Amerikako Estatu Batuetan bulego berria ireki du duela urtebete munduko software merkatu handienari ekiteko helburuarekin[1].

Geroari begira zentro honen lan helburuetako bat da ESInet merkataritza sarearen eta ESIcenters nazioarteko software bikaintasunaren zentroen multzoa sendotzea. 2005ean Zamudioko zentroak IT Mark plazaratu zuen. IT Mark ziurtagiriak IKTen sektorean produkzio eta sistemen mantenurako lan egiten duten Pymeen prozesuetan kalitatea eta heldutasuna egiaztatzen du. CTIC Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu zuen. 66 langile eta 10 bekadun ditu eta 2004an 46 proiektu gauzatu eta bere salmentak 6,8 milioi eurotara iritsi ziren[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Udalaitz, Daniel. (2006ko maiatzaren 14a). «Zer da: ESI-Tecnalia» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]