Ebaluazio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipediako artikuluak kalitate-betekizunei buruz ebaluatu egiten dira. Kalitatezko artikuluei irudikoa bezalako ikurra esleitzen zaie.

Ebaluazioa produktu, ekintza, gaitasun, proiektu edo sistema baten ezaugarriak estandar batekin alderatzeko prozesu sistematikoari deitzen zaio, bere egokitasun edo kalitatea ezartzeko.

Ebaluazio prozesuaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi batzuetan burutzen den prozesua da ebaluazioa. Esate baterako, euskararen gaira ekarriko bagenu prozesia: ebaluatu beharrekoa definitu (euskararen ezagutza), baloratu beharreko osagaiak zehaztu eta eredu edo erreferentzia ezarri (euskara ama hizkuntza balitz bezala ezagutzea, esaterako), ebaluatu beharrekoa ereduarekin alderatu (ebaluazioa bera alegia, kalifikazio bat jarriz) eta horretan oinarrituz hobekuntzarako erabakiak hartu azkenean (ezezkoan, euskara ikasteko ahalegin berri bati ekin, esaterako).

Nabarmendu behar da, ebaluazioa prozesua dela eta ez dela mugatzen kalifikazio edo balio bat ematera. Hain zuzen, helburuen zehaztapenetik abiatu eta helburuen betetze-maila zenbaterainokoa den ebaluatuz, helburuen guztizko lorpenerako hartu beharreko neurriak ere barnehartzen ditu ebaluazioak.

Arlo askotan erabiltzen den prozesua da ebaluazioa. Enpresa arloan, aurrez ezarritako helburu ekonomikoak (etekinak, hazkundea, salmentak, ...) edo sozialak (motibazioa, generoaren berdintasunaren arabera...)[1] bete diren edo kalitate-maila ezagutzeko erabil daiteke. Beste alde batetik, hezkuntza-arloan ikaslearen ikasketa-prozesuaren helburuak bete diren egiaztatzeko burutzen da.

Ebaluatzerakoan egindako aldaketei erreparatu behar, aldaketa horien balio erantsia da nolabait neurtu behar dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakunde. (2015-03-24). «Generoaren araberako eraginari buruzko txostenak» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]