Ebionita
Wikipedia(e)tik
Ebionita (hebreeraz, evyonim, «gizon behartsuak») kristautasunaren hasierako korronte bateko kidea. Ireneo Lyongoaren arabera, jainko bakar bat zela sinesten zuten ebionitek, San Mateoren araberako ebanjelioa bakarrik erabiltzen zuten, San Paulo ukatu egiten zuten juduen legearen apostata zelakoan, eta Jerusalem gurtzen zuten Jainkoaren etxe gisa. Hasieran izan zuten harremanen bat kristau juduekin, komunitate judu-kristauak baitziren, baina San Paulori uko egin ziotenean, aldendu egin ziren beste kristauengandik. Azkenean, San Mateoren ebanjelioa ere baztertu zuten, eta beren literatura sortu zuten, ebioniten ebanjelioak eta nazaretarrenak besteak beste. Ebioniten azken komunitateak V. mendearen aldean desagertu zirela uste da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.