Edda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eddak, eskandinaviar mitologiarekin lotutako istorio bildumak dira. Izen honekin, bi Erdi Aroko islandiar bilketa literario ezagutzen dira, elkarrekin, eskandinaviar mitologia ezagutzeko corpusik garrantzitsuena eratzen dutena.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun galdua dagoen ahozko narrazioaren antzinako tradizio eskaldikoaren atalkako zatiak dira, istorio hauetako batzuk kontserbatu zituzten adituek bildua eta idatzia izan zena.

Bilketak bi dira: Edda prosaikoa (Edda txikia edo Snorriren Edda bezala ere ezagutzen dena), eta Edda poetikoa (Edda nagusi edo Saemunden Edda bezala ere ezagutzen dena). Propioki, Edda izena, Snorrik idatzitakoari eman zitzaion, baina, ondoren, poetikoari ere bai.

Edda poetikoan, oso antzinako olerkiak bilduak daude, heroi eta mitologiari buruzkoak, bere izena ezagutzen ez den egile batek egina 1250ean.

Snorriren Edda, Snorri Sturlusonek (1179-1241) idatzi zuen, 1220 edo 1225 inguruan. Ez dira olerkiak, baizik eta hitz lauean idatzita dagoela. Eta olerkarientzako gomendio asko du, Snorri olerkari gerlariak, hitz lauan eginiko bilketa horrekin, estilo tradizional eskaldikoan olerkariak prestatzen saiatzen baitzen, IX. mendetik datatua dagoen olerkaritza mota bat, oso ezaguna Islandian.

Badaude zenbait teoria Edda hitzaren jatorriari buruz. Teoria batek "amona handia" (Rig) esan nahi duen hitzaren berdin-berdina dela dio. Beste batek, Eddak, poetika esan nahi duela argudiatzen du. Hirugarren batek, Oddiren liburua esan nahi duela, non Oddi, Snorri Sturluson hezia izan zen tokia den.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]