Edertasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euren edertasunaz baliatuz lamia izaki mitologikoek gizakiak erakartzen zituzten

Edertasuna izaki, leku, objektu edo ideia batek izan dezakeen ezaugarri bat da zeinak gozamen, transzendentzia eta ongizate sentimenak sortzen dituen. Edertasuna duenari eder deritzaio. Ederra zer den eta edertasuna zer den bereizteko ahaleginetan aritu izan da filosofiaren baitan estetika deritzan atala oraindik guztiz argitzeke dagoen arazoa delarik. Edertasuna giza pertzepzio eta sentipenei loturik dago bai eta giza kultura eta pentsamoldeei eta horren ondorio gizakion kultura eta molde guztiekin bat datorren definizioa gauzatzea zilegi da subjektibotasuna baita edertasunaren ezaugarrietako bat. Gizaki gehienek edertasuna harmonia, atsegin, osotasun, proportzio eta zuzentasun kontzeptuekin erlazionatzen dute ederra denak ezaugarri horiek izan ohi baititu alderantzizkorik esan ez badaiteke ere.

Kontzeptuaren bilakaera

Atenasgo akropoliseko partenoiaren marrazki bat

Mendebaldeko kulturetan edertasunari buruzko lehen teoriak antzinako Antzinako Greziako filosofo presokratikoek burutu zituzten, Pitagorasek besteak beste. Pitagorikoek beste hanibeste gauzekin egin zuten lez erlazio matematikoak bilatu nahian aritu ziren matematika eta edertasunaren arteko jokoa argitzekotan. Aintzinako filosofo hauek aurkitu zuten gaur egun urrezko zenbakia deritzana zeinak naturan ageri ohi diren forma ugariren atalen arteko proportzioan antzeman litekeen. Laburbilduz mendebaldeko edertasunaren lehen definizioetan proportzioaren doaiak aipatuko lirateke, baita bide batez simetriarenak. Proportizo eta simetria izan ziren ahin zuzen antzinate klasikoko arte lanen moldea greziako arkitekturan antzeman litekeena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edertasun Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak