Edward Jenner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Jenner.

Edward Jenner (Berkeley, Gloucestershire, 1749ko maiatzaren 17a - Berkeley, 1823ko urtarrilaren 26a) doktore ingelesa izan zen. Immunologiaren aitatzat hartua da. Txerto bat lehen aldiz ipini zuen medikua izan zen, baztangaren aurkakoa hain zuzen ere.

Baztangaren aurkako txertoa

Jennerrek baztangaren kontrako txertoa 1776an aurkitu zuen. Behiak maiz jezten zituzten pertsonek baztanga zabaltzen zen aldietan ez zirela gaixotzen ikusi zuen, eta behiek errapeetan izaten dituzten zarakarretan baztangaren eragilea egon zitekeela oharturik, behi jezleak baztangaren eragilea maiz ukitu izanak gaixotasun horren kontra sendotzen zituela atera zuen ondorioz. Biztanleak gaixotasun horren kontra babesteko, zauritxo arin batzuk egin eta behien errapeetako zarakarretako isurkariz igurtzi zituen; baztangaren eragilea, ahuldurik, odolera zuzen iritsi zedin, eta era horretara, gaixoaldi arin baten ondoren, txerto hori egiten zitzaiona gaixotasun horri aurre egiteko prest geratzen zen.

Lehen txertoa behi errapeetako zarakarretatik egin zelako, hainbat hizkuntzatan txertoa esteko latinezko vaccinae (behiarena) hitzetik eratorritako formak erabiltzen dira. Jennerrek asmatutako txertoaren metodoa mundu osoan zabaldu zen. An inquiry into the causes and effects of the variolae vaccinae (1798, "Baztangaren kontrako txertoaren arrazoiez eta ondorioez galdeketa") liburua idatzi zuen.

Metodo honen bidez immunologiaren zientziaren oinarriak ezarri zituen Jennerrek. Bere txertoari esker Europan baztanga desagertu zen. Handik urte batzuetara Louis Pasteur frantses kimikariak (1822-1895) metodo bera erabili zuen beste eritasun batzuetarako.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Jenner Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak