Edwin Herbert Hall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edwin Herbert Hall (Gorham, Maine, 1855eko azaroaren 7a - Cambridge, Massachussetts, 1938ko azaroaren 20a) Estatu Batuetako fisikaria. Fisika-irakasle izan zen Cambridgen 1888tik 1921era. Termoelektrizitateari buruzko ikerketak egin zituen. 1879an bere izena eman zaion efektua aurkitu zuen. Hall efektua: gorputz eroale batean korronte elektrikoa dabilenean, eta delako eroalea korrontearen norabideari buruz elkarzut dagoen eremu magnetiko batean ezartzen denean, potentzial desberdintasun bat sortzen da; potentzial desberdintasuna elkarzuta da eremuarekiko eta korrontearekiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]