Edwin Stanton Porter
Wikipedia(e)tik
Edwin Stanton Porter (Connellsville, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1869 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941) zinema-zuzendaria izan zen. Hasieran zinema-proiekzioak egiten jardun zuen, eta proiektore berri bat asmatu zuen. 1900ean filmak egiten hasi zen. Baliabide tekniko asko aurkitu eta bide berriak urratu zituen. Marrazki biziak ere egin zituen. Koloreari buruzko ikerketak egiten ari zenean 1929ko krisiak bete-betean jo zuen, eta zinema utzi zuen.
Filmak: The Life of an American Fireman (1903, Ameriketako suhiltzaile baten bizitza), The Great Train Robbery (1903, Treneko lapurreta handia), The Eternal City (1915, Hiri betierekoa).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.