Egoera zibil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egoera zibila bizitzako egoerak biltzen dituen eskubide, betebehar edo ahalmen multzoari deritzo. Kontzeptu honek aldaketak jasan ditu historian zehar. Erregistro zibila dugu hau jasotzen duen sistematzat.

Eboluzioa historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera hitzak erromatar zuzenbidean Status deritzo eta honek gaitasun juridikoari egiten zion erreferentzia, hau hiru gradukoa zen: Libertatis, Civitatis eta Familiae. Egoera hau paterfamiliasen menpe zegoen.

Erdi Aroan kokatuaz gero beste irizpide batzuk jarraitu behar ditugu erlijioa , egoera soziala eta kalitate pertsonalak besteak beste, hauen arabera ezartzen ziren gizartean eskubideak eta betebeharrak.

Frantziako Iraultzak berdintasun juridikoari egindako aldarrikapenak egoera zibilaren kontzeptuari zentzua galtzea egiten dio. Baina hala eta guztiz ere hainbat faktoreengatik egoera zibilek hainbat ezberdintasun sortzen ditu pertsonengan (Gaixoak, sexua, familia, etab) honela egoera zibilak pertsona batek bizi ditzakeen egoera juridiko ezberdinak justifikatzen ditu.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiaren kasuan sartuaz gero hau ez da inoiz definitu. Baina doktrinaren alde handiarentzat lehen aipatu dugunez pertsonak egonkortasunez bizitako egoerek dituzten eskubide, betebehar edo ahalmen multzoaren iturria dela aipatzen du. Hau honela dela esanda egoera hauek daude onartuta:

  • Naziokotasuna eta auzotasun zibila: Lehenak jarduteko gaitasunaren legea zehazten du eta besteak Espainiako lurraldean ematen diren ordenamendu zibilen menperaketak Kode Zibilarekiko.
  • Egoera familiarrak: Oinordetza,umeen izen abizenak eta semeekiko betebeharrak xedatzen ditu
  • Adina: Adin txikikoa edo Adin nagusitasuneko izatea non bakoitzak jarduteko gaitasun ezberdinak jasotzen ditu.
  • Gaitasun gabetzea: Minusbaliatua, emakumea eta adingabea besteak beste.

Egoera zibilaren ezaugarriak eta eraentza juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera zibila arlo juridikoan eraentza propioa du. Ezaugarri aipagarriekan honako hauek dira:

1- Pertsonari atxikia: pertsonaren ezaugarria, Kode Penalak ( 401 arti) eta Kode Zibilak (1902 art) babestua.

2- Ordena publikoko gaia: giza taldea antolatzeko egituraren funtsezko elementuak. guztiz derrigorrezkoak diren arauak osatzen dute.

3- Efikazia:erga omnes , hau da, edonoren aurka.

4- Egonkortasuna: alda daitekeen arren irautego joera du egoera zibilak.

5- Ezintasunak: xedatu/ besterendu/ errenuntziato/ prekribatu--> borondatearen autonomiaren jokotik kanpo dago, xedaezina eta errenuntziaezina da. ( K.Z 6,2 art)

Egoera zibilei atxikiturik dauden ezaugarriak aztertuz jarriaz gero lehenik eta behin aipatu behar dugu hauek pertsonari atxikituta daudela eta ezin direla salgai jarri. Bestalde hauek ordena publikoa bermatzeko tresna direla aipa genezake.Honetaz gain beraien hedapena gizaki guztiengana iristen da alegia ''Erga Omnes da. Jarrera ikusiaz gero jarrera egonkorra du alegia irauteko helburuarekin sortu dira. Gizakiaren borondate autonomiaren kanpo dago , pertsona batek ezin du honekin nahi duena egin hain zuzen ere.

Egoera zibilak kudeatzen dituzten erakundeak begiratuaz gero honetan ondoren aipatuko dugun erregistro zibilean idatzia dago, bestalde Ministerio Fiskalak parte hartzen dute.

Transexualitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera zibilek duten alderdi polemikoa dela esan genezake. Hau pertsona batek bere sexua aldatzeko borondatez ebakuntza mediku bat jasatean datza.

Sexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian XX. mende osoan zehar, emakumearen eta batez ere ezkonduen jarduteko gaitasuna hauek diskriminatzeko arrazoi bat izan da. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak sexu-arrazoienganako diskriminazioa erabat baztertzen du eta derogatutzat edo Konstituzioaren kontrakotzat jo behar da edozein arau, arau horrek eskubideak edo obligazioak emateko edo errekonozitzeko, bereizteko kasu gisa, sexua kontuan hartzen badu. Konstituzioarekin batera, Kode Zibila ukitu zuen erreformetako batek, espresuki 11/1990, urriaren 15eko Legeak), lehe testu horretan, emakumearekiko diskriminazio-arrasto guztiak kentzea izan zen. EKE 170.2 artikuluaren azken erreforma ( ED 762/1993, maiatzaren 21ekoa), zeinaren arabera, jaiotz inskripzioan (hembra) beharrean gaur egun ( mujer) jartzen den.

de na den, sexua, pertsonaren identitatearen zerbait da gainera sexuen arteko bereizketak oraindik ere badu garrantzia ordenamendu juridikoan eta zuzenbide zibilean. honela pertsona baten sexua jaiotza-inskripzioan easnbidez jaso behar da (EZL 41. eta EZEko 170.2 artk) artikuluen arabera. gainera sexuak jaioaren izena baldintzatuko du, zeren izen multzoak inskribatzen denaren sexuari buruzko errakuntzarik ezin du eragin ( EZL 54-II.art.)

Sexuaren inguruan egon den azken arazko juridikoa izan da ea onartzen den pertsonari eman zaion sexua zuzentzea ( transexualitate kasuetan): hau, da, psikoki eta sozialki jaso nahi den sexuaren eta sexu kromosomikoaren artean desoreka dagoenean, izan ere, horietako kasu gehienetan, tratamendu hormonalean eta kirurgia transexualaren laguntzaz, transexualak bere ezaugarri fisikoak, berak nahi duen sexura egokitzen baititu.

Transexualitatea Espainiako Zuzenbidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Transexualei izena aldatzeko eskubidea bermatzen zaie eta sexua aldatzea nortasuna librrki hazteko oinarrizko eskubidearekin lotu izan da jurisprudentzialki. Aldaketa hau jaiotz inskripzioan jaso behar da. Transexualitateak sortutako arazoetako bat operazioaren ordainketa da, Zerbitzu publikoek ala Gizabanakoak. EAEren kasuan Osakidetzak ordaintzen du.

Transexualitatearen arazoa jurisdikzio arruntera bideratu ostean, Auzitegi Gorenak lau epaietan ezarri zuen doktrina. Suposamendu guztietan, transexualak gizinezkoak dira, beharrezko tratamendu kirurgikoa eta tratamendu hormonalaren bidez emakumezkoen antzeko kanpo barne organoez osatutako sexu-morfologia artifiziala lortu dutena. Oinarri nagusi hauek ezarri ziren.

(1) transexualitatea egungo arazo bat da, kirurgia plastikoaren ustegabeko aurrerapenei esker posible izan dena.Erregulazio berezi baten ezean, jurisprudentziak, ordenamendo juridikoa osatzeko funtzioa betez, zuzenbide positiboa eta indarreango errealitate soziala sinkronizatu behar ditu arau aplikagarriaren, exegesi egokia eginez.

(2) Nortasuna libreki hazteko oinarrizko eskubideak ( EK 10.1 artikuluan jasoak), islada hermeneutiko zabala du, zeinak baimentzen du, hazkuntza horretan, gizakiaren forma-fisikoaren aldaketak sartzeak, beti ere horrek ez badu eragiten delitu- egintzarik edo egintza ilizito zibilik.

(3) Aldaketa fisiko hori, transexualaren jaiotz inskripzioan jaso eta, ondorioz, sexu aipamena eta izen berezia, sexu berrira egokitu behar dira.

arazo hau hurrego legearen bitartez dago arautua: 3/2007 legea, pertsonen sexuaren aipamena erregistroan zuzentzeari buruzkoa.

http://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/lo3-2007.html#

Beste arazoetako bat, sexu aldatzearen operazioa nork ordaindu behar duen da. Gizarte Segurantza eta Osasun Zerbitzu publikoek bere gain hartu behar duten edo ez. Azkenik eskubide hau behin baino gehiagotan onartu behar den edo ez.

Erregistro Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregistro Zibila, erakunde edo zerbitzu administratiboa da, pertsonen egoera zibilak sorturiko eraentzak sortu publikatu eta legitimazio tituluak ematen dituena.Honetaz gain bere funtzioa bere dituen datuekin beste erakunde batzuekin kooperatzea da.

Aurrekariak eta indarrean dagoen eregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, Elizak zuen pertsonen erregistroa kudeatzeko ahalmena 1869arte non urte honetako konstituzioak atxikitutako Gurtza-askatasunaren aldarrikapena zela eta , Erregistro Zibilaren legea idatzi zen lehen aldiz. Ondoren 1957an gizartean eman ziren aldaketengatik legea aldatu zen gizartea dinamizatzen joan zelako hain zuzen ere.

Gaur egun 2014rako Lege bat dago idatzia non urte berberean indarrean sartuko da. Baino tarte honetan eman diren aldaketak direla eta erreforma ugari eman dira lege organiko bidez.

Objektua eta Eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Objektua=Jaiotza,filiazioa,izen abizenak,emantzipazioa,pertsonen gaitasun aldaketa,heriotza,nazio edo auzokotasuna,guraso boterea, ezkontza, Heriotza eta heriotza deklarazioa.
  • Eremua=Espainiarrak eta Espainian aurkitzen diren egitate inskribagarriak.

Antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justizia ministerioaren eta ENZOren menpe dago eta honek hainbat funtzio ditu

Funtzio Arautzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izaeraz orokorrak diren zirkulaarak eta inskripzioak kentzea,alegia Erregistro Zibilaren jarduera bateratzean eta honen inguruko legeria interpretatzea
  • Justizia Ministerioari Agindu edo Dekertu formako xedapenak proposatzea.

Funtzio Exekutatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregistro Zibilaren legeria bete eta betearaztea

Funtzio Ebaztailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azken instantzian hainbat eskuduntza ditu
  • Isileko ezkontzak, arduradunen erabakiak, kalifikazioa erregistralak.

Funtzio Ikuskatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregistro Zibilaren Ikuskaritza nagusa egikaritzearen funtzioa

Funtzio Disziplinarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikuluak derogatu ENZOri proposatuz

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal Erregistroak=Udal barruti bakoitzean bat egongo da, lehen instantziako edo bake epaia

Erregistro Kontsularrak=Mugape kontsular bakoitzean egongo da eta Espainia kanpoko Egitateez arduratuko da

Erregistro Zentrala=Madrilen dago eta bi magistratuen ardurapean dago eta kontsularrak bateratzea du helburu.

Eskuduntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregistroa Jaiotza Ezkontzak Heriotzak Inskripzioa Tutoretza Jaiotze Orduak Gibraltarren
Udal Erregistroa Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
Erregistro Kontsularra Bai Bai Bai Bai Ez Ez Ez
Erregistro Zentrala Ez Ez Ez Bai Ez Ez Ez
La Lineako Erregistroa Ez Ez Ez Ez Ez Ez Bai
Lekuko Erregistroa Ez Ez Ez Ez Bai Bai Ez

Erregistro zibileko sekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehena: jaiotzak eta orokorra. Bertan, hasierako idazpena eta nagusia, jaiotza ( K.Z 30.art.) honetan xedatzen da data, ordua, lekua, izena eta sexua. Honetaz gain izatea, egoera zibila eta hondorioari buruzko egitate guztiak biltzen dira bizitzako gorabehera guztiak ezagutzeko. Adopzioa, gaitasun aldaketak, ausentzia eta auzotartasun zibilaz gain ere.180 egun fetua izan duenak Paper Sortan bilduko dira.

Bigarrena: Ezkontza. Modu zibilean nahiz erlijiosoan egindako ezkontzak biltzen dira data, ordua,lekua, izen abizenak eta baimenaren koalitateaz gain.

Hirugarrena: Heriotza. Hobiratze lekua aipatzen da, heriotza inskribatzen da data, ordua eta lekua aipatuz medikuaz gain. Bestalde medikuaren egiaztagiririk ez badago , forenseak gorpua analizatzen du eta heriotza indarkeriaz dela ikusten badu, inskripzioa egiteko agintari judizialaren baimenaren beharra dago.

Laugarrena: Tutoretzak. Tutoretzak eta hauen karguak inskribituko dira.

Erregistro Zibileko Idazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua eta motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazpenak, inskribagarriak diren egintza eta egitateen egiaztapenak dira.

Inskripzioak. Erregistro zibileko funtsezko idazpena da. Hau nagusia edo marginekoa izan daiteke. Nagusiak folioa irekitzen dute( jaiotza, heriotza, tutoretza) beste denak marginekoak dira.

Oharpenak. Inskribagarriak ez diren egitate zehatzak ( EZLko 38 eta 96. Eta EZEko 154 eta 340. Artikuluak) Marginako oharrak. Arduradunak ofizioz egin beharreko idazpen batzuk dira. Hauen xedea idazepenen arteko koordinazioa bermatzea da.

Kantzelazioak. Izaeraz negatiboak diren idazpenak dira.Indapenari efikazia kentzeko balio dute.

Aipamenak. Ezkontz erregimena antolatzen duten itunak dira.

Inskribapen efikazia.

Idazpenetatik efikazia juridiko substantiboa duten idazkin bakarrak Inskripzioak dira. Bai nagusikoak nahiz marginekoak.Hauek egia ofizialtzat hartzen dira eta beste edozein frogari nagusitzen zaio . Alegia, inpugnatzen ez den bitartean pribilegiatua da. Idazpenak zuzentzea Erregistroak adierazten dueña errealitatearekin bat ez badator, hau zuzendu egin behar da derigorrez.

Prozedura Erregistrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legearen arabera inskripzioak Erregistro Zibilaren alderdiaren eskariz egiten dira.Pertsona batzuek ahalmena eta beste batzuek obligazioa dute. Ahalmena titulua duen orok du, obligazioa egitate inskritagarriak dute, alegia , erregistroa egingo dutenak. Hauek jaiotz eta heriotz inskripzioak egingo dituzte.

Publikotasun Formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremua eta murrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adopzio filiazioa, ezkontzaz kanpokoa edo ezezaguna den jaiotza bat informazioa zuzen emateko eskubidearengatik igarotakoak( data , ondorengoa…) ez direlako fidagarriak.

Sexua zuzentzea, oker materiala egon edo intersexualitate nahiz transexualitateko suposamenduak.

Ezkontzeko deuseztasun, banatze edo dibortzio kasuak.

Artxibatutako dokumentuak, izaeraz desondragarriak diren espedienteak

Abortuen paper sorta.

Publikotasun moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Liburuak aztertu

- Egiaztagiriak

- Familia liburua

- Informazio-ohar soila

Lege Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Uztailaren 21ean Erregistro Zibilari buruzko lege berri bat argitaratu zen BOEn hau 2014ko Uztailaren 22an jarriko da indarrean informazio gehiago izateko sakatu http://noticias.juridicas.com/base_datos/Vacatio/l20-2011.html#