Egun bereko alarguntsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egun bereko alarguntsa izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien hedatu den bertsioa, ahozko transmisiotik paperetara Jean Dominique Julien Sallaberrik ekarri zuen 1870. urtean.

Hona ekialdeko bertsio[1] bat:

Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian,

bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian;

etxekoandere zabal nündüzün egüerdi erditan,

bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.

- Musde Irigarai, ene jaona, altxa izadazüt büria;

ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?

- Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,

ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,

mündü ororen ixilik eta Jainko Jaonari ageririk;

buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,

lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.

- Zazpi urtez etxeki dizüt gizon hila kanberan;

egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian.

Zitru urez üküzten nizün astian egün batian,

astian egün batian eta ostirale goizian.

Eta hona mendebaldeko bertsio[2] bat:

Bart hamarretan dontzella nintzan,

hamabietan ezkondu,

ordu bi santu goxekuetan

gelditu nintzan alargun,

ordu bi santu goxekuetan

gelditu nintzan alargun.

Hauxe da pena eta tristura,
gañera pesadunbria,
ordu bateko senarragatik
alargun gelditutia,
ordu bateko senarragatik
alargun gelditutia.

Bertsio gehiago batu zituen, esate baterako, Antonio Zavalak[3]

Dokumentatutako bertsio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Zavalak adierazi zuen legez, balada hau sarritan argitaratu da eta beti, edo gehienetan behintzat, Sallaberriren liburutik hartuta. Ona argitalpen batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Jean Dominique Julien Sallaberri: Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française. (1870). (130 or).
  2. Adolfo Arejita, Igone Etxebarria, Jaione Ibarra: Mendebaldeko Euskal Baladak / Antologia, Bilbo, 1995, (27 orrialdean).
  3. (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN 84-89080-68-2

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]