Egur ikatz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Egur ikatza gori.
Marrazteko ere erabili ohi da egur ikatza.

Egur ikatza landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen den erregaia da. Euskal Herrian, mende askoan ohiko jarduera izan da egurra kontrolpeko atmosferan errez egur ikatza egitea.

[aldatu] Ekoizpena

Euskal Herrian, egur-ikatza egiteko ohiko tokia txondorra izan da, hots, kono forma duen egur multzo handia. Lehenengo egurra bildu behar dugu. Txondorra egiteko, nahiago izaten da pagoa, haritza edo gaztainondoa erabiltzea, baina beste edozein zuhaitzetatik ateratako egurrarekin ere egin daiteke.

Ondoren egurra ondo txikitu edo moztu behar da. Txondorra egiteak oso teknika zehatzak eskatzen ditu. Txondorra altxatu baino lehen, egurra bildu eta txikitu beharra dago. Gero, txondorraren beheko partea izango den sare moduko zerbait egiten da txikitutako egur horrekin. Horren erdian makil bat jarri behar da gidatzat, eta alboetan beste lau makil, txondorraren tximinia eratzeko. Ostean, alkate deitzen den makil bat jartzen da: txondorraren garaiera zuzenduko duen ardatza.

Gero, behetik hasten gara txondorra eraikitzen, enbor lodienak azpian, eta ondoren meheak. Armiarma-sare beten itxura izan dezake txondorrak.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak