Eguzki-erradiazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solar irradiance spectrum 1992.gif

Eguzki erradiazioa eguzkiak emititutako erradiazio elektromagnetikoen multzoa da. Hau, izpi infragorri eta izpi ultramoreen artean banatzen da. Lurrazalera ez da erradiazio osoa heltzen, askotan atmosferan dauden gasek izpi ultramoreak xurgatzen baitituzte.Eguzki-erradiazioak eguzkian du jatorria: segundo bakoitzeko 20 milioi Kelvin graduetan 600.000.000 hidrogeno tona erretzen ditu fusio termonuklearreko erreaktore erraldoiak, 3,7x1023 kW-en baliokide den energia kopurua erradiatuz, hau da, eguzki azal m2-ko 64.070 kW sortuz.

Bi modu daude eguzki-erradiazioaz baliatzeko: pasiboa, hau da, eguzki-erradiazioa ahal den gehien aprobetxatzeko eraikinak orientatuz (faktore hau arkitektura bioklimatikoan erabiltzen da) edo modu aktiboa, eguzki-erradiazioa aprobetxatzeko gai diren elementu teknikoak erabiliz.

Eguzki-aprobetxamendu aktiboaren bidez elektrizitatea sortzen ahal da (eguzki-energia fotovoltaikoa) edo beroa lortu (eguzki-energia termikoa).

Eguzkiarena energia iturri berriztagarrien artean etorkizun handien duenetakoa da, hiri-ingurumenean integratzeko dituen aukerengatik. Proposatzen den energia-eredu aldaketan, energia iturri berriztagarrien artean herritarrek eta toki erakundeek eguzki energian dute, hain zuzen, protagonismorik handiena.

Eguzki erradiazioa lur planetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure planetara iristen den energiaren zati handi bat eguzkitik dator. Eguzkiak energia igortzen du erradiazio elektromagnetiko itxuran. Erradiazio hauek beraien uhinen luzeraren arabera sailkatzen dira. Batzuk, erradio uhinak adibidez, kilometrotako uhin luzera izan ohi dute, bitartean, X izpiek edo gamma erradiazioek, milaren nanometroetako uhin luzera dute.

Eguzki erradiazioaren efektuak atmosferako gasengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solar Spectrum.png

Lurraren atmosfera diatermikoa da, hau da, ez da eguzki erradiazioarekin soilik berotzen.

Fotoiak beraien energia eta edo uhin-luzeraren arabera hau egiteko gai dira:

  • Atomoen kanpoko geruza fotonizatu.
  • Atomo baten elektroien kanpoko geruza fotonizatu
  • Geruza batetik beste geruza nagusi batera elektroiak bizitu.
  • Molekula bat disoziatu.
  • Molekula bat dardaratu.
  • Molekula bat biratu.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki-erradiazio Aldatu lotura Wikidatan