Eguzki denbora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eguzki denbora Eguzkiaren posizioak Lurreko zeruan duen higiduraren neurketan oinarritutako denbora eskala da. Eguzkia ez da zeru ekuatorean zehar uniformeki higitzen, eta ondorioz batez besteko eguzki denbora definitu behar da, higidura irregulartasunik gabeko eguzki hipotetiko baten arabera neurtua.[1]

Lurreko toki batean eguzki denborari jarraituz zer ordu den zehazteko, ohiko sisteman bezala eguna 24 ordutan banatzen da, eta toki horretan eguerdiko 12ak izango dira Eguzkia toki horren gainean zeruan gorenean ageri denean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «denbora», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.