Ehun baskular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apio baten zurtoin-ebakia. Ehun baskularra ikus daiteke, tartean floema eta xilema

Botanikan, ehun baskularra landare-ehun konplexu mota bat da, hainbat zelula eta osagai motaz osatua, eta landare baskularretan dagoena. Ehun baskularraren oinarrizko osagaiak xilema eta floema dira.[1] Xilema landarean zehar ura eta gatz mineral disolbatuak garraiatzen dituen egitura bat da. Zelulek eta fotosintesiek egindako izerdia garraiatzen du floemak. Ehun baskularrari lotuta daude, halaber, bi meristema: cambiuma eta felogenoa. Landare baten barruko ehun baskular guztiek ehun baskularraren sistema osatzen dute.

Ehun baskularreko zelulak normalean luzeak eta meheak izaten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Valla, Juan J.. (2007). Botánica. Morfología de las plantas superiores.. (20. argitaraldia) Buenos Aires: Hemisferio sur, 352 or. ISBN 950-504-378-3..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.