Ekotono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sasien eta landaretzarik gabeko lurzoruaren artean ekotono bat dago. Nigerko Sahel.

Ekotonoa bi ekosistemen arteko muga edo trantsizio-aldea da.

Ekotonoa bi biozenosiren arteko tentsio eremua da, biozenosi horien partaideen artean lehia bat sortzen delako aldameneko biotopoan sartu ahal izateko.

Ekotono bat, esaterako, baso eta belardi baten arteko eremua da. Edo Afrikan, adibidez, sabana eta oihan tropikalaren artekoa.

Trantsizio-alde horretan dagoen aniztasun biologikoa edo biodibertsitatea aldameneko biozenosietan baino handiagoa da, ekotonoetan bi komunitate mugakideen espezieak ez ezik, beste espezie propioak ere daudelako.

Ekotonoaren eremua, bi ekosistemak oso handiak direnean, bitarteko ezaugarri fisiko eta klimatikoak ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]