Sabana
Wikipedia(e)tik
Sabana belartza tropikal edo azpitropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena. Normalean, sabanak baso eta estepa arteko eremuak dira.
"Sabana" hitza, amerindiarrek erabili zuten larredia izendatzeko.
Hala ere, sailkapena, deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Tropiko arteko sabanak
Sabana arketipikoak dira. Tropikoen artean kokaturiko biomak dira, batzutan eskualde azpitropikalean ere agertzen direnak.
Ezaugarriak:
- Ura: urte-sasoi lehorra dute.
- Lurzorua: emankortasun gutxikoa.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epel eta lehorra eta bestea bero eta euritsua.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Adibidez, mota honetako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Los Llanos dira.
[aldatu] Sabana epelak
Bost kontinenteetako erdialdeko latitudetan kokatutak, bioma hau larredia da.
Ezaugarriak:
- Ura: eskasa.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta negu gorria.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
[aldatu] Mediterranear sabanak
Klima mediterraneo duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan kokatuta daude.
Ezaugarriak:
Adibidez, Kaliforniako Chaparral mota honetakoa da.
[aldatu] Sabana paduratsua
Mota honetako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
- Ura: ugari.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi inguruan dagoena edo Estatu Batuetako Evergladesen.
[aldatu] Sabana menditsuak
Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinetan edo azpialpinetan daude.
Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Afrikako Madagaskarren daudenak.

