Oihan tropikal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amazonasko oihana Brasilen. Hego Amerikako oihan tropikalak munduko biodibertsitate handiena du[1][2].

Oihan tropikala ekosistema mota bat da, ipar eta hego 28 latitudeen artean (tropiko artean) garatzen dena. Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino. Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.

Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.

Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan tropikalaren hedadura munduan.

Oihan tropikalak eskualde hauetan ageri dira:

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendiko belardi eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Belardi, sabana eta sastrakadi epelak
Belardi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belardi eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Hosto iraunkorreko oihan tropikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtaro lehorra laburra eta indar gutxikoa duten klimetan, edo bestela batere urtaro lehorrik ez dutenetan eratzen dira baso hauek, klima mota horretakoak baitituzte lur egokienak. Hego Ameriketan, Amazonasen arroan, eta Ozeano Bareko itsasertzean zehar Kolonbian eta Ekuadorren daude kokatuak; iparralderantz, berriz, Erdiko Ameriketako ekialdeko itsasertzean zehar, Cancer tropikora heldu arte hedatzen dira.

Afrika ekuatorialean eta Madagaskarko ekialdeko itsasertzean ere antzeko basoak daude. Indiako eta Zeilango mendebalean eta Malakako penintsulan ere badira, hegoalderantz Indonesiako uharteetaraino hedatzen direla, eta ekialderantz Ginea Berriraino eta Fidji uharteetaraino.

Oro har, oihan tropikal hauek lau osagai nagusi dituzte: zuhaitzak, igokariak, epifitoak eta, argitasuna egokia duten lekuetan, belar-landare garaiak ere bai. Oro har, zuhaitzak bi edo hiru geruzetan lerrokatzen dira, eta geruza bakoitzak bere mota jakin eta bereziak izaten ditu. Geruza garaiena zuhaitz sakabanatuz eratua egoten da eta oso nekez izaten da estalki jarraitua. Bigarren geruza adaburu jarraiez osatutako masa izaten da eskuarki. Hala beraz, hirugarren geruzako zuhaitzak itzalean hazten dira, eta enbor meheak eta adaburu txiki eta zapalak izaten dituzte. Kontuan hartu beharra dago behereneko geruzako zuhaitzak goreneko geruzara heltzeko aukeraren zain dauden aldaxka gazteak direla, eta badirela orobat argitasunezko eta hezetasunezko egoera berezi horietara moldatu diren zuhaitz helduak ere.

Oihan tropikalek ez dute latitude ertainetako urtaro ziklo bereizgarririk. Loratzea, fruituak ematea eta hostoak galtzea eta hosto berriak sortzea urteko edozein garaitan egiten dute. Zuhaitz gehienek urte osoan zehar galtzen eta berritzen dituzte hostoak; era horretan, banaka harturik, zuhaitz hori hosto iraunkorrekoa da. Beste mota batzuetakoek denbora tarte labur batean berritzen dituzte hostoak, eta, horrenbestez, zuhaitz biluzi batzuk ere aurkitzen dira tarteka, oihan hori, multzoan harturik, hosto iraunkorrekoa izan arren.

Oihan tropikaleko zuhaitzak higrofitoak dira (ingurune hezeetara moldatutakoak, hezetasun handia behar dutenak), enborrak meharrak, azala fina, hostoak zabalak eta sustraiak ondo finkatuta izaten dituzte, eta zuhaitz horietako askok oso gogorra eta oso gotorra izaten dute zura.

Oihan tropikaleko igokari zurtsu askori aihena deritze. Zuhaitzen kanpoaldeko euskarrietara heltzen dira basoaren goialdeko argitasunera iristeko. Igokariak adaburuetara igotzen dira eta zuhaitzez zuhaitz adarkatzen dira oparo, eta halako moduan lotzen dituzte elkarri, non zuhaitz horietako bat orpotik ebakiko balitz, ia segurutzat jo baitaiteke zutik geratuko litzatekeela.

Epifito batzuek ez dute inongo ondorio kaltegarririk sorrarazten ostalarietan, nahiz eta zuhaitz azalaren barruko materia organikoaz elikatzen diren. Normalean,hazkuntza forma bereziak izaten dituzte euri ura harrapatzeko, beren sustraiak ez baitira zuhaitz ostalariaren barne ehunetaraino heltzen. Epifitoen kopurua eta aniztasuna handiak dira eta, hain zuzen ere, landare horiexek dira oihan tropikalak oihan epeletatik bereizten dituen elementuetako bat. Epifito garrantzitsuenak bromeliak eta orkideak dira.

Belar-landareak nekez hazten dira oihaneko zoru ilunean. Oihan tropikal trinkoan lehia gogorra izaten da argitasuna, sustraientzat tokia, eta lurreko hezetasuna nork bereganatuko; adibidez, erabat osatzen ez diren landare batzuek argi ultramorea erabiltzera moldatutako hosto distiratsuak dituzte, goiko estalkian zehar iragazten baita, izan ere, argi ultramore hori.

Belar erraldoiak eta pentze mardulak toki libreetan hazten dira, horietan zuhaitz gutxi izaten baita, aldizkako uholdeen eraginez, beharbada. Bananen familiako era askotako basa landareak izan ohi dira oro har toki libre horietan.

Oihan tropikalaren forma, urte osoko hazkuntza, eta hostotzaren trinkotasuna klima tropikal bero eta hezearen ondorio dira. Landare epifito, bizkarroi eta beste inon bizi ezin diren belar-landare askorentzat ingurune berezia eta egokia da oihana. Irudi0 Irudi0

Hosto erorkorreko oihan tropikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan hauek ur gutxiegiko eta gehiegiko urtaroak txandatzen diren tokietan sortzen dira. Urtaro ziklo hori hainbat oihan tropikaletan gertatzen da. Ingurune horietanzenbat eta euri gutxiago egin, honelakoxeak izaten dira hurrenez-hurren oihan motak: Amazoniako oihanak, sabanako arboladiak, eta oihan arantzadunak.Amazoniako oihanak Indiako, Asiako hego-ekialdeko eta Australiako klimari dagozkio.

Afrika, Madagaskar, Indonesia, Hego Ameriketako eta Erdiko Ameriketako oihan tropikalen ertzetan ere badira. Landaredia ez da oihan tropikaletakoa bezain oparoa; bakanago egoten da, eta ez dago geruzaka hain banatua. Oihan hauetako zuhaitz askok, tekak esaterako, urtaro lehorrean aldatzen dituzte beren hostoak, eta jausitako hosto kopurua lehortearen araberakoa izaten da. Bestalde, zuhaitz batzuek urtaro lehorrean ere izaten dituzte hostoak.Gainera, urtaro lehorra loratze garaia izaten da eskuarki. Montzoi oihana ez da erabat hosto erorkorrekoen sailean sartzen, hostoen galerak ez baitu urtaro aktibo baten eta inaktibo baten arteko muga markatzen.

Hori dela eta, batzuetan oihan hosto erabat erorkorra ez dena esaten zaio.

Hosto erabat erorkorra ez duten basoetako zuhaitzak ez dira oso garaiak, azala lodia dute eta adaburua, biribila eta zabala.

Baliteke basoa elkar ukitzen duten adaburuz osatua egotea, baina baita goi aldeko estalkia jarraipenik gabea izatea ere.

Bigarren kasu horretan, guztiz garatu gabeko landarez osatutako geruza apalago eta trinkoago bat egoten da. Zuhaitzen hostoak zabalak izaten dira normalean, eta, batez ere urtaro euritsuan izaten duten eginkizuna dela eta, nolabaiteko egokitze xerofitoa izan ohi dute. Igokariak ez dira oihan tropikal hezeetan bezain ugariak, txikiagoak izaten dira, eta gehiago dira zurtsu belarlandare baino.

Sabanako arboladiak urtaro lehorra luzeagoa duten eta urteko euri kopurua montzoi oihanean baino txikiagoa den eskualdeetan hazten dira. Brasilgo goi ordokiaren parte handi bat, Afrikaren ekialdeko eta erdialdeko eremu zabalak, Indiaren erdialdearen parte handi bat eta Karibe itsasoaren ertzak hartzen ditu.

Sabanako arboladiari baso lehorra ere esaten zaio, batzuk besteak baino sarriagoak izaten dira; hala beraz, badira parke itxurako baso irekiak, eta belardi sarri samarrak, besteak beste. Dena den, oso-oso sarria denean ere, ikusi, ikusten da beti ehun metro baino gutxiagora, baina oso bestela gertatzen da oihan hezeetan, han oso mugatua baita ikuspena. Zuhaitzak 10 edo 18 metro dira garai, lodia dute azalaeta aterki itxurakoak, berriz, adaburuak.

Hostoak txikiak izaten dira eta itzal apur bat egiten dute. Ez dira landare mota asko horrelako basoak osatzen dituztenak: akaziak, mimosak, eta lekaleen familiako beste batzuk.

Lurra belarrez estalita egoten da; zenbait aihen eta epifito ere izaten dira. Neguan zuhaitzek ez dute hostorik izaten, eta zuhaizti elkarte osoa iharturik egoten da.

Toki batzuetan basoak belardiari uztenedo dio lekua, gehienetan gizakiak eragindako suak zuhaitz kimu berriak hondatzen baititu. Beste toki batzuetan, sute handihandiak izaten diren lekuetan, ez da suari ondo eusten dioten zuhaitzik baizik.

Arboladi arantzatsuak dira oihan tropikaletako landare formazio xerofitoenak, estepako klimen inguruko sabanako ertz lehorretan eratzen baitira. Arboladi horiek Brasilgo ipar-ekialdean, Karibeko uharte apaletan, Afrikaren hego-mendebalean, Indiako ipar-ekialdearen erdi aldean eta Australiaren mendebalean eta erdialdean daude.

Lur ondo drenatuetan eta hareatsuetan edo sabana motako eremu hezeenetako lur buztintsuetan ere izaten dira. Arboladi arantzatsu horietako zuhaitz asko lekaleen familiakoak dira. Zuhaitz horiek arantzatsuak izaten dira eta xerofitoen ezaugarriak izan ohi dituzte: hosto txikiak eta sustrai sakonak. Zuhaitz mota jakin batzuek ura gordetzen dute beren enbor lodi edo puztuetan; adibidez, baobab Afrikako zuhaitz bat da, enborra lodia du, sustraiak luzeak, eta haren ehunak gai dira ura gordetzeko.

Kaktusa eta gainerako landare zukutsuak Mendebaleko Hemisferioko baso arantzatsuetan sakabanatuta egoten dira, eta euforbia erraldoia, berriz, Ekialdeko Hemisferioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. NASA.gov
  2. ScienceDaily.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oihan tropikal Aldatu lotura Wikidatan