El

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ʾĒl}} (aleph-lamed idatzita, adibidez: אל, 𐤀𐤋, 𐎛𐎍) Iparmendebaldeko hizkuntza semitikoetan jainko esateko erabiltzen den hitza da. Akadierazko ilumen parekoa da.

Canaanitar erlijioan edo Ekialde Hurbileko erlijio askotan Eli edo Il jainko gorena zen,[2] gizaki guztien aita eta izaki guztien sortzailea eta Asherahren senarra. Hala agertzen da idatzia Ugariteko tauletan, Sirian.[2]

Eblako artxiboko hondakinen artean, Siriako Tell Mardikhen, El agertu zen idatzia jainkoen zerrenda batean, jainko guzti horien aita gisa. Hondakin hauek K. a. XXIV. mendekoak dira. Kondaira batzuen arabera bi emazten zituen eta bere semeekin batera santutegi bat eraiki zuen desertuan. Bere semerik garrantzitsuenak Hadad, Yam eta Mot ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robert du Mesnil du Buisson: "Le décor asiatique du couteau de Gebel el-Arak", in BIFAO 68 (1969), pp.63-83
  2. a b Matthews 2004, p. 79.