Ele geminatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ele geminatua katalanezko hiztegi batean.

Ele geminatual·lkatalanez erabiltzen den letra-talde bat da. Bokalen artean ele bikoitz edo luze baten soinua adierazteko erabiltzen da, bi silaba bezala ahoskatuz. Hau da, bi soinu berdin egin behar dira: [ɫ.ɫ]. ⟨l·l⟩ zeinua aragoierako Bielsako aldaeran ere erabiltzen da. Idazterakoan bi ele erdiko puntu batekin bezala idazten da.

Erdiko puntua erabiltzen ez denean, ⟨ll⟩ digrafoa egin behar da, /ʎ/ soinua duena. Erdiko puntuak, beraz, funtzio diakritiko bat du. ⟨l·l⟩ zeinua ez da, beraz, digrafo bat, ez baitu fonema bakar bat adierazten, baizik eta bi silaba ezberdin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]