Aragoiera
| Aragoiera aragonés |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Espainia | |
| Eskualdea: | Aragoi (Huescako Pirinioetako bailara batzuetan) | |
| Hiztunak: | ~12.000 | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromantzea Mendebaldekoa Pirinioar-mozarabiarra Pirinioarra Aragoiera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Aragoiko berezko hizkuntza[2] | |
| Erakunde araugilea: | Proposamen desberdinak 2010eko otsailetik Academia de l'Aragonések proposamen berria plazaratu du[1] |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | an | |
| ISO 639-2: | arg | |
| ISO 639-3: | arg | |
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Aragoiera (aragonés edo luenga aragonesa) Aragoiko (Espainia) Piriniotako zati batzuetan mintzatzen den erromantze hizkuntza da. Erdi Aroko hizkuntza gisa nafar-aragoiera izenarekin da ezaguna mundu akademikoan.
Egile batzuk VIII. mendearen inguruan latinetik jaio zela kalkulatzen dute[erreferentzia behar]. Historikoki, euskararen eragina jaso zuen hastapenetan, bai eta ondoko katalanarena, okzitanierarena eta gaztelaniarena ere, azkenekoa eragile nagusia izanik.
2009ko azarotik, aragoiera eta katalana babesteko asmoz, Aragoiko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko legea onartu zuen Aragoiko gobernuak. Lege horrek ez du aragoieraren koofizialtasunik jasotzen, baina hizkuntzaren lurraldean eskubide batzuk onartzen ditu[2].
Idaztarauari dagokionez, eztabaida izan da, bi idaztarau erabiliz: 1987ko Uescako arauak[3] (Consello d'a Fabla Aragonesak bultzatua), batetik, eta 2004tik Sociedat de Lingüística Aragonesak defendatutakoa[4] (Grafía SLA deitua), bestetik. 2010eko otsailean banaketarekin bukatzea xede zuen Academia de l'Aragonések Behin-behineko proposamen ortografikoa kaleratu zuen[5].
Eduki-taula |
[aldatu] Hiztunen geografia
10.000 hiztun aragoieradun inguru dago, Huescako hurrengo lekuetan bizi direnak batik bat: Graus, Monzón, Balbastro, Fonz, Hecho, Estadiella, Benás, Samianigo, Chaca, Plan, Ansó, Ayerbe, Broto eta Lo Grau.
[aldatu] Dialektoak
- Mendebaldeko aragoiera edo Aragonés Ozidental: Bost aldaerarekin Ansotano (Ansoko ibarra), Cheso (Hechoko ibarra), Aragüesino (Aragues eta Chasa), Aisino (Aisa) eta Chaqués (Chaca).
- Erdialdekoa edo Zentral: Alto Gallego eta Sobrarbeko (Bielsa) eskualdeetan.
- Ekialdekoa edo Oriental: Ribagorza eta Sobrarbeko (Chistauko ibarra eta A Fueba) eskualdeetan.
[aldatu] Historia
X. mendekoa da aragoierazko lehen testu ezaguna, Glosas Emilianenses delakoak. XII. eta XIII. mendeetan lekukotza idatziak ugaritu ziren, eta XIV.enean lehen idazle azpimarratzekoa bizi izan zen, Juan Fernandez de Heredia alegia.
XVII. mendean Ana Abarca de Bolea lekaimeak testu batzuk utzi zituen, baina XX. mende arte ez dute hiztunek eduki hainbeste aukera euren hizkuntzaz irakurtzeko. 1977an Francho Nagorek lehen gramatika liburua kaleratu zuen, bai eta zenbait fikziozko liburu idatzi ere.
2005ean abiatu zuten "Chuntos por l'aragonés" izeneko egitasmoa, hizkuntza batua lortzeko helburuarekin eta hainbat elkarte eta hiritarrek sostengatua. Horren emaitza Academia de l'Aragonés erakunde araugilearen sorrera izan zen, urte bat geroago.
[aldatu] Literatura
Egile klasikoen artean Juan Fernandez de Heredia azpimarratzekoa da. Idazle garaikideen artean, bestela, Chuse Inazio Nabarro, Francho Nagore, Nieus Luzía Dueso, Chusé María Satué edo Ana Tena ezagunenetarikoak dira.
[aldatu] Musika
"Mallacan", "Biella Nuei", "Prau", "Lurte" eta "La Orquestina del Fabirol" taldeak, bakoitza bere estiloan, aipagarriak ditugu.
[aldatu] Elkarteak
- Consello d'a Fabla Aragonesa: 1976an jaiotako Kultur Erakundearen webgunea. Francho Nagore ezaguna bertako Consello Asesor azpitaldearen presidentea da.
- Ligallo de Fablans de l'Aragonés: 1982an sortutako Kultur Erakundea.
- Sociedat de Lingüística Aragonesa: 2004an abiatutako Kultur Erakundea. Xavier Tomás Arias bertako idazkaria da.
- Academia de l'Aragonés: 2006an sortua.
[aldatu] Hedabideak
- "Portal de l'aragonés": Direktorio digital gaurkotua eta zabala erakunde, argitalpen eta hedabideei buruzkoa.
- "Llengües Vives": Europako hego-mendebaleko hizkuntza gutxituei buruzko buletina, Bartzelonatik koordinatua, aragoieraren gaurkotasuna ere jorratzen duena.
[aldatu] Oinarrizko esamoldeak
- Buen día/Buen diya – Egun on
- Buena tardi – Arratsalde on
- Buena nueit – Gabon
- Muitas gracias – Eskerrik asko
- Adiós!/Vaiga bueno!/Au! – Agur
- Por favor/Per favor – Mesedez
- Biemplegato – Ongi etorri
- No repleco/No acato/No entiendo – Ez dut ulertzen
- Lun(e)s – Astelehena
- Martes – Asteartea
- Miércols – Asteazkena
- Chueves – Osteguna
- Viernes – Ostirala
- Sabato – Larunbata
- Domingo – Igandea
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Aragoieraz) Academia de l'Aragonés. Ortografia berria erabakitzeko prozedimendua
- ↑ a b (Gaztelaniaz) "10/2009 Legea, abenduaren 22koa, Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko. Aragoiko Boletin Ofiziala, 252. zkia., 2009ko abenduaren 30a"
- ↑ (Aragoieraz) Normas graficas d l'aragonés, Aragoieraren Normalizaziorako I. Kongresua, Huesca, 1987.
- ↑ (Gaztelaniaz)De Lingva Aragonensi aldizkarirako ortografiari buruzko oharrak, Sociedat de Lingüística Aragonesa, 2006.
- ↑ (Aragoieraz) Propuesta Ortografica Provisional de l'Academia de l'Aragonés, 2010eko otsaila
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- (Aragoieraz) Portal de l'aragonés
- (Gaztelaniaz) Chuntos por l'aragonés
- (Aragoieraz) Consello d'a fabla aragonesa
- (Aragoieraz) Ligallo de fablans de l'aragonés
- (Katalanez) Llengües Vives
- (Gaztelaniaz) Sociedat de Lingüística Aragonesa
- (Aragoieraz) Academia de l'Aragonés
- (Aragoieraz) Arredol - Diario digital en aragonés
|
||||||||||||||