Elexalde etxea

Koordenatuak: 42°59′13″N 2°34′10″W / 42.98696°N 2.56945°W / 42.98696; -2.56945
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elexalde etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Leintz Gatzagako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeintz Gatzaga
Koordenatuak42°59′13″N 2°34′10″W / 42.98696°N 2.56945°W / 42.98696; -2.56945
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea3

Elexalde etxea Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. XVI. mendean eraiki zen pizkundetar estiloan[1].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiaren jabeak izan ziren Elexaldetarren izena darama. Torrekua jauregia ere esaten zaio[2], Oñatiko jaunaren dorrea zegoen tokian eraiki baitzen jauregia.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairutako eraikina da, behe solairua eta goikoa. Oinplano errektangularra dauka eta bi isuritako teilatua.

Aurrealdea harlanduz egina dago. Estilo platereskoan egindako ataria du, puntu erdikoa da eta arrosetaz apainduriko dobelak ditu. Goiko solairuan hiru lehio ditu. Erdiko lehioak bi zutabe ditu eta goian tinpanoa. Tinpanoan Elexalde familiaren armarria ikusten da[1].

Etxea babesten duen hormak burdinezko hesi bat dauka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Elexalde etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
  2. «Palacio de Elexalde (Leintz Gatzaga)» www.tierraignaciana.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]