Emacs
Wikipedia(e)tik
| Emacs | |
|---|---|
| GNU Emacs ingurune grafikoan abiarazita. | |
| GNU proiektua | |
|
S.E.:
|
plataforma-anitza |
|
Mota:
|
Testu editorea |
| GPL | |
| Ez | |
| www.gnu.org/software/emacs/ | |
Emacs testu editore mota bat da, ezaugarri multzo hedakorra daukana, konputagailu programatzaile eta beste konputagailu erabiltzaile teknikoki aurreratuen artean ezaguna.
Jatorrizko EMACS, TECO editorearentzat makro multzo bat zen (Editor MACroS-etik dator izena) eta 1976. urtean idatzi zuten Richard Stallman, Guy Steele eta Dave Moon-ek. TECMAC eta TMACS-en, Guy Steele, Dave Moon, Richard Greenblatt, Charles Frankston eta beste batzuk idatzitako TECO-makro editore parte batean oinarritu zen. Urteetan zehar Emacs-en bertsio ugari agertu dira, baina gaur egun bi dira erabilienak: GNU Emacs, Richard Stallman-ek 1984an hasitakoa, eta XEmacs, GNU Emacs-etik banandutakoa 1991ean. Biak hedapen lengoiaia ahaltsua erabiltzen dute, Emacs Lisp.
[aldatu] Kanpo loturak
| GNU Proiektua | ||
|---|---|---|
|
Historia: GNU Manifesto • GNU Proiektua • Free Software Foundation (FSF) •Software librearen historia |
||

