Emakume erdi biluzia txapelarekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume erdi biluzia txapelarekin
Jatorria
Sortzailea(k)Ernst Ludwig Kirchner
Sorrera-urtea1911
Mugimenduaespresionismoa
Die Brücke (taldea)a
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseum Ludwig (en) Itzuli
BildumaMuseum Ludwig (en) Itzuli
InbentarioaWRM 2752

Emakume erdi biluzia txapelarekin (alemanez: Weiblicher Halbakt mit Hut) Ernst Ludwig Kirchner artista alemaniarrak 1911n egin zuen oihal gaineko margolan bat da. Koloniako Ludwig museoan dago gordeta. Margolanak 76 x 70 cm-ko neurriak ditu. WRM 2752 inbentario-zenbakia du (WRM = Wallraf-Richartz-Museum). Kirchnerren sinadura goiko ezkerrean dago: EL Kirchner II.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirchnerren koadro honetan Doris Große, Dodo izenez ezaguna, izan zen modeloa. Margolaria harekin batera egon zen 1909tik 1911ra, Dresdetik Berlinera joan zenean. Doris Große modista zen eta emakumeentzako txano bitxien diseinatzailea izan zen.

Hasiera batean Parisko Adolphe Baseler bildumakoa zen margolana, gero Parisen bizi zen Sam Salz arte-merkatari estatubatuarrak eskuratu zuen. 1924an, Josef Haubrich abokatuaren Koloniako bildumara iritsi zen, non nazien erregimenetik osorik iraun zuen eta, Haubrich bilduma guztia bezala, 1946an Koloniako Wallraf-Richartz Museoari eman zioten dohaintzan. Bertan egon zen 1976ra arte. Ondoren, 1976an sortu zen Museum Ludwigen jarri zen ikusgai. 1922az geroztik, margolana Kirchnerren lan aipagarri gisa nazioarteko hainbat erakusketatan erakutsi da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariak txapela jantzita irudikatzen du modeloa, itxura absentearekin, partzialki eranzten eta bularrak erakusten dituen bitartean. Frantziako fauvismoaren eraginez gain, zeinetan kapeladun emakume eder baten motiboa maiz agertzen zen, Alexej von Jawlenskyren lanetan adibidez, marrazkiaren lerro urriak eta kolore eskema mugatua arte europarraren ez diren elementuak dira. Henri Matissen emakume biluziekin konparatuta, Kirchner-en, emakumeak ez da pasiboa, jarrera tentsio eta kontzienteagoa erakusten du. Aurretik landutako bi dimentsioa ere alde batera utzi zuen efektu bisual plastikoago baten alde. Koadroak bere atzealdean 1910eko Fränzi in Wiesen oihal amaitu gabea izatearen ezaugarria du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berliner Nationalgalerie-ko erakusketaren katalogoa, Ernst Ludwig Kirchner, Berlin 1979
  2. Donald E. Gordon, Ernst Ludwig Kirchner. Mit kritischem Katalog sämtlicher Gemälde, Munich, 1968 (Alemania)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]