Ernst Ludwig Kirchner
Wikipedia(e)tik
Ernst Ludwig Kirchner Alemaniar pintore eta grabatzailea (Aschaffenburg, 1880 - Frauenkirch, 1938). Dresdenen eta Munichen egin zituen arkitektura- eta pintura-ikasketak. 1905ean Die Brücke artista-taldearen sortzaileetakoa izan zen. Haren lanean eragin handia izan zuten Alemaniako pintura gotikoak, Afrikako eta Ozeaniako eskulturak eta Frantziako fauvistek. Indar handiko kolorea erabiltzen zuen bere lanetan, zenbaitetan bortitza eta marrazki sendoa. Espresionismoaren jarraitzaile izan zen, Alemaniako agintari naziek haren pintura dekadentetzat salaturik, bere buruaz beste egin zuen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.