Emmy sariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emmy sariak (ingelesez Emmy Award), urtero, estatubatuar telebista arloan bikaintasunari ematen zaizkion sariak dira.

Banandutako baina elkarren artean lotutako hiru erakundek aurkezten dituzte Emmy sariak:

Hiruretatik ezagunenak, Primetime Emmy sariak dira, Daytime Emmy sariak atzetik dituelarik, biek, Sormen Arteen Emmy kategoria propioak dituztelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmy sarien ematea.

Emmy sariak, lehen aldiz, 1949an eman ziren, Hollywood Athletic Cluben. Emmy sarien garaikurrak, konpainia pribatu batek egiten ditu El Dorado Correctional Facility segurtasun nagusiko espetxean, Kansas estatuko El Dorado herrian.

Emmy izenak, bere jatorria, Immy hitzean izan zuen, telebistaren lehen garaietan, kameren irudi erregistroko hodia identifikatzeko erabili zena. Imagin hitzaren txikigarrezko hasierako hizkiak, Immy, Emmy izenean bihurtu ziren, izaera femeninoagoa zuena. Estatuatxoa, emakume bat irudikatzen duena, Louis McManus ingenieriak diseinatu zuen, bere eredua, bere emaztea bera izan zelarik. Bere estatua, deitutako leihaketar iritsi ziren 48etatik, iristen azkena izan zen, eta lehiaketa irabazi zuena izan zen.

Hegoek, artearen musa zen Melpomene irudikatzen dute, eta, atomoak, "zientziaren elektroia"

Primetime Emmy sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primetime Emmy sariak, primetime ordutegiko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasunaren saritze bezala aurkezten dira. Orohar, zeremonia, iraila erdialde inguruan ospatzen da, telebistako udazkeneko denboraldia hasi aurreko igandean.

ABC, CBS, NBC eta Fox kateak, txandakatu egiten dira, urtero sari hauen zeremonia emateko.

Daytime Emmy sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daytime Emmy sariak, goiz eta arratsaldeko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasuna saritzeko aurkezten dira. Lehen aldiz, 1972ko Primetime Emmy Sarien ospakizunean ospatu ziren, bi urte beranduago, zeremonia propio bat lortu zutelarik

Sports Emmy sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sports Emmy sariak, kirol programazioaren bikaintasunarentzako sariak dira. Zeremonia, astelehen gau batean ospatzen da, udaberrian, ohi, apirileko azken asteetan edo maiatzeko lehen astean. New York Hirian ematen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmy sariak Aldatu lotura Wikidatan