Endor planeta (Star Wars)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Endor izeneko planeta Star Wars film saga ospetsuan agertzen den fikziozko planeta bat da.

Endor Moddell sektorean dago. Gasezko erraldoi bat da, eta, beraz, bertan ezin da inor bizi. Bere inguruan bederatzi ilargi nagusi ari dira biraka, horien artean baso trinkoz, zingiraz eta lautadaz beteriko bat dagoelarik. Filmetako ekintzak Endor Ilargia izena duen ilargi honetan gertatzen dira, Palpatine enperadoreak Ilargi Santutegi deitua (bere kodezko izena Inperio Galaktikoarentzat) edo soilik Endor, planeta bezala. Ewoken jaiolekua, Endorren Gerra Zibil Galaktikoko gudurik handiena gertatu zen, bertan Heriotzaren Izarra suntsitua izan zelarik, Palpatine eta Darth Vader (hau orain damutua eta Anakin Skywalker bihurtua) hil ziren (Inperioko beste pertsona garrantzitsu batzuez gain, Nial Declann Almirante Handia edo Firmus Piett Almirantea kasu), honela Aliantza Errebeldeari Inperioa banatzea ahalbidetuz, bere azken erorketara eta Errepublika Berriak Koruskant hartzera lagunduko zuena, soldadu inperialak zuzenduko zituen agintaririk ez baitzegoen.