Hoth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hoth Star Wars film sagako unibertsoko fikziozko planeta bat da, izen bereko eguzki-sistemakoa. Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen da. Egunez -32 Â°Cko tenperatura eta gauez -60 Â°Cko tenperatura izaten duen planeta bat da.

Hoth, gainera, Star Wars CCG karta bildumagarrien jokoaren bigarren hedatzearen izena ere bada. 162 kartaz osatua dago (163 K-3PO akastunarekin) eta 1996ko abenduan argitaratu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoth planeta Bespin, Ison eta Anoat planetetatik gertu dago eta ibilbide komertzial garrantzitsu baten amaiera da.

Planeta honetan bizitza posible da bere hiru ilargien grabitate erakarpenagatik, izotzpean itsasaldiak eragiten dituztenak. Itsasaldiek plaka solidoak hausten dituzte eta algek oxigeno pixka bat kanpoaldera jariatzea ahalbidetzen dute, planetako jatorrizkoak diren bi animali motei elikagaia ematen diena. Algak eta likenak tauntaun jauzilarien elikagai dira eta hauek wampa bi oineko erraldoiaren janari dira. Planetako espezieen barietatea aberasten duten karraskari pozoitsu batzuk eta izotzeko zizare gutxi batzuk ere badaude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Errepublikan, soilik planeta existitzen zela informatu zen. Planetan tupust egin zuten pirata batzuk izan ziren espezierik ezezagunenetako batzuei buruz informatu zutenak, ozeanoen sakonuneetako herensuge barea.

Katalogaziorik handiena errebeldeek egin zuten, euren egoitza nagusia zen Eco basea sortu zutenak, modernoena Errepublika Berria sortu zen arte. Errebeldeek tauntaunak irakatsi zituzten eta euren basea izango ziren tunelak eta izotzetik joateko ibilgailuak egin zituzten. Gerra zibil garai haietako gudurik handiena lurrazalean gertatu zen. Errebeldeek ia ez zuten ebakuatu ekiporik.

Planeta Luke Skywalker Jedi Maisuak bisitatu zuen urte batzuk beranduago, eta baita bere Jedi ikastunetako batzuk, Jaden Korr kasu, toki horretatik balizko aktibitate inperiala ikertu zuten.

Hoth salbu mantendu zen yuuzhan vongen garaian toki estrategiko baten ez egoteagatik eta inbasioa gertatu zen tokiaren kontrako aldean egoteagatik.