Energia eraginkortasun
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
Energia eraginkortasuna erabilitako energia eta lortutako produktu eta zerbitzuen arteko erlazioa da. Kudeaketan, teknologian eta kontsumo ohituretan hartutako neurri eta inbertsioekin hobetu daiteke.
Eduki-taula |
[aldatu] Pertsonak eta energia aurrezpena
Pertsonak eta erakundeak kontsumitzaile petoak direnak nahiko zuten energia aurreztea eta horrela kostu energetikoak gutxiago izatea. Erabiltzaile industrial eta komertzialak beharbada eraginkortasuna eta onurak gora egitea nahiko dute. Gaur egungo kezken artean energia aurreztea eta ingurumen eragina dago.
[aldatu] Europar Batasuna
Europar Batasunean plan aktibo bat sartu da etxeen eta zerbitzuen sektorean. Etxeek Batasunean kontsumitzen denaren %40a kontsumitzen dute. Etxe-bioklimatikoak egiten eta inguruko energia erabiltzen saiatuko da.
[aldatu] Estatu Batuen legedi berria
Estatu batuetako parlamentuak, "hogeiko helburu hirukoitza" izeneko plana hogeita zazpi herrialdek bete behar zutela esaten du, 2020. urterako. Plana karbono dioxidoko igorpena %20an jaistean, energia eraginkortasuna %20an igotzean eta Estatu Batuetako energiaren %20a energia berriztatzailetik lortzean datza.
[aldatu] Industriak
Industria energia aurrezteko beharra duen sektore nagusia da, energia kontsumitzaile handienetarikoa baita. Adibidez zementu-fabrikek, metalurgikoak,... eta bestelakoetan teknika ezberdinak erabiltzen dituzte ahalik eta energia gutxien kontsumitzeko. Teknika erabilgarriena kogenerazioa da. Energia eraginkortasuna handiena lortzeko saiakeran, kapital finantzario, anbientala eta segurtasun pertsonalarena gehikuntza suposatzen du.
[aldatu] Eraikietan energia aurreztu
Eraikietako diseinuan kontuan hartu behar da energia aurrezteko teknikak.Adibidez leiho handiak hegoalderantz jarriz,horrela neguan eguzki erradiazioak berotuko dute eraikia; isolatzaile termikoak jartzen paretetan,horrela beroa ez da joango;eguzki panelak jarriz,horrela energia elektrikoa berreskuratuko genuke.
Europar Batasuneko lege bat dago eraikiei aplikatu ahal geniokeena, elektratresnei aplikatzen zaiona,hau da, arkitektura bioklimatikoa eraiki,horrela inguruneko energia aprobetxatu daiteke.
1000m2tik gora dituzten etxe eta eraikinak behartuta daude kontrol sistema ikusgai izatera, 420x297 formatuan, tenperatura eta hezetasunaren datuak emateko eta berogailuko gehienezko tenperatura 21 °Ctan izatera eta 26 °Ctan girotzekoa. Hau guztia 2010erako eginda egon beharko da.