Energia ez berriztagarri
Wikipedia(e)tik
Ikatza, energia ez berriztagarrien ohiko iturria.
Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. Beraz amaitu egin ahal dira, eta behin amaituz gero ezin dira berriro lortu. Energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.
[aldatu] Motak
Bi mota bereizten dira:
- Erregai fosilak: Hauen artean ikatza, petrolioa eta gas naturala aurkitzen dira. Erregai fosilak zuzenean erre daitezke beroa eta mugimendua lortzeko motoretan, berogailuetan, galdaratan… Hauek elektrizitatea sortzeko ere zentral termikoetan erabili daitezke.
- Erregai nuklearrak: Hauen artean plutonioa eta uranioa aurki ditzakegu. Elementu kimiko hauek energia sortu dezakete fisio nuklearraren bidez. Energia nuklearra zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da.