Enone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paris eta Enone, Agostino Carraccirena

Enone greziar mitologiaren arabera Parisen lehen emaztea izan zen.

Lamia bat zen (oreade edo naiade bat) Ida mendikoa, Frigian, Zibele ama jainkosari lotutako mendia. Bere aita, Zebren ozeanida zen, eta Reagandik, profeziaren artea ikasi zuen. Bere izen propioak, ardoaren dohain natural baina zibilizagarriarekin lotzen du.

Paris printze troiarra, berataz maitemindu zen, oraindik Ida mendiko magaletan artzaina zenean. Ezkondu egin ziren eta Enonek seme bat izan zuen, Korito. Parisi Helenaren bila ez nabigatzeko abisatu zion, baina ez zuen konbentzitu, eta orduan, zauritua zenean, beragana jotzeko esan zion, beste inork ezingo baitzuen sendatu.

Parisen egindako traizioagatik mendeku gisa, Korito bidali zuen greziarrak Troiarantz gida zitzan. Beste bertsio batek, Korito Troiara bere aitari laguntzera joan zela, baina Helenataz maitemindu eta Parisek, bere semearen asmoak igarriz, Korito hil zuela kontatzen du. Bertsio batzuek, Korito, Helena eta Parisen semea zela diote.

Filoktetesen gezi batek hiltzeko moduan zauritu zuenean, Paris Ida mendira itzuli zen eta, Enoneri, sendatzeko erregutu zion, baina Enonek, gorrotoz beterik, ezezkoa eman zion, eta Paris hil egin zen. Batzuek, beranduago, ez sendatzeaz damutu eta, Paris hilda ikusi zuenean, bere burua urkatu zuela kontatzen dute. Beste batzuk, berriz, Parisen hil sura botata bere buruaz beste egin zuela diote.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enone Aldatu lotura Wikidatan