Zibele
Wikipedia(e)tik
Zibelesen estatua, Linares jauregia atzean duela (Madril).
Zibele[1] (antzinako grezieraz: Κυβέλη, Kybele) Asia Txikiko ama-jainkosa handia da. Izadiaren ugal indarraren jainkosa zen, eta Jainko Handia eta Jainkoen Ama izenez gurtua izan zen. Greziarrek Rearekin berdindu zuten, eta Erromako Senatuak K. a. 204an ofizial egin zuen haren gurtza. I. - III. mendeetan Zibeleren gurtza, errituetan egiten ziren orgiak zirela eta, oso ezaguna izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.