Dioniso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dionysos Louvre Ma87 n2.jpg

Greziar mitologian, Dioniso[1] (grezieraz Διόνυσος edo Διώνυσος) [mahats]]aren, ardoaren eta zoramenaren olinpiar jainkoa izan zen. Menade eta satiroen buruzagia ere bada. Litekeena da greziarren artean atzerritik etorritako jainkoa izatea. K.a. V. mendetik aurrera, Bako zuen baliokidea erromatar mitologian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinoen Liber Pater jainkoa da. Dioniso landare munduaren jainkoa zen berez. Dionisorenganako gurtza Trazia eta Frigiatik ekarri zuten greziarrek, baina jatorriz Kreta edo Egiptokoa zen. Dirudienez haren kondairek erlijio eta gizarte agintarien lizunkeria eta olgetei egindako kritika adierazten dute. Emakume itxurazkoa edo "gizon-emakumeztatua" deskribatu zuten. Dionisok bai Zeus eta Semele bai Zeus eta Pertsefone zituen gurasoak. Semele bere ama den kondairan, haurdunaldiaren seigarren hilabetean hil zen. Zeusek berak umekia hartu eta izterrean josi ondoren zegokion garaian jaio zen Dioniso. Beste kondaira baten arabera, Zeusen eta Persefoneren semea da Dioniso[2]. Hera jainkosak, jeloskortasunak hartuta, haurra lapurtu zuen eta Titanei eman. Titanek lau puskatan zatitu eta egosi ondoren jan egin zituzten haurraren puskak. Ateneak bihotza jaso eta Zeusi eman zion. Jainko nagusiak bihotza hartu eta haren bidez utzi zuen haurdun Semele. Zeusek suntsitu zituen Titanen errautsetatik sortu zen giza jendea. Bi kondairen arabera Dioniso bi aldiz sortua da. Haren omenean antolatzen ziren jaietan (Dionisiakoak) erabiltzen ziren mozorroetatik eta egiten ziren bilera burrunbatsuetatik sortu ziren tragedia, komedia eta drama satirikoa. Antzinako Erroman K.a. II. mendean, Dionisoren omenez hain asaldagarriak ziren bakanalak eta orgien aurkako auzi gaitzak egin zituzten eta bertako Senatua horiek debekatzera ere heldu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2.   Otto, Walter F. (1995), Dionysus Myth and Cult, Indiana University Press, ISBN 0253208912 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dioniso Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.