Enperadore Horia
Wikipedia(e)tik
Enperadore Horia edo Huáng Dì (Txinera tradizionala: 黃帝, Txinera sinplifikatua:黄帝) Txinako elezaharretako erregea, nazioaren gurasoetariko bat Fu Hsi eta Shen Nung-ekin batera. Han etniako txinatarren arbaso bezala kontsideratzen da. Bertako mitologiako pertsonaia zibilizatzailea da: laboreen ekarlea eta brontzearen metalurgiaren asmatzailea. Trumoiaren jeinua, alkimisten, erremintarien eta, Lao Tzurekin batera, taoisten zaindaria. Elezaharraren arabera K.a. 3000. urte inguruan bizi izan zen.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
