Taoismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monje taoista bat.

Taoismoa Lao Tzu-ren idazki batzuetatik sortutako mugimendu erlijiosoa da.

Taoismoak, hiru indar daudela zehazten du: baikorra, ezkorra eta baketzailea. Lehenengo bi indarrak, hau da, baikorra eta ezkorra bata bestearen aurka daude, hau da, bakoitzak bere aldetik independenteki jokatzen du, hauek, Yin eta Yang dira. Hirugarren indarra “Tao”-a da eta batera ditu Yin eta Yang-a. Esaera zahar batek dio; alde Yin bat eta alde Yang bat, hori da “Tao”. Bi kontrako aldeak, Yin eta Yang-ek indar berbera dute, horregatik, heriotza eta bizitza, ez dago bata bestearen gainetik. Tao-a berriz pentsamendu gizatiarra heldu ezin daiteken zerbaita.

Intuizio, sentsibilitate, naturaltasuna eta bizitza bezala ere ezagutzen da.

Lao Tzu txinatar kulturako filosofo aipagarriena izan zela esaten da. Dao De Jing liburua idatzi zuen, pentsamendu taoistaren liburu nagusia. Dao-k indar bat, edo hobe esanda, munduaren ordena deskribatzen du. Kontraesan indar bat da eta unibertsoko gauza guztiak azaltzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taoismo Aldatu lotura Wikidatan