Enrique V. Iglesias

Wikipedia(e)tik
Enrique Valentín Iglesias» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enrique V Iglesias 2.jpg

Enrique Valentín Iglesias García (Arancedo, El Franco, Asturias, 1930eko martxoaren 29a) uruguaitar ekonomista eta politikaria, espainiarra jatorriz. 1934an alde egin zuen Uruguaira. 1953an lizentziatu zen ekonomia zientzietan eta administrazioan Errepublikako Unibertsitatean, eta gero Estatu Batuetan eta Frantzian osatu zituen ikasketak. Errepublikako Unibertsitatean garapen ekonomikoko irakasle eta unibertsitate bereko Ekonomia Institutuaren zuzendari izan zen. 1964-1967 bitartean hainbat kargu izan zituen nazioarteko zenbait erakundetan, esate baterako, Saleroste Askerako Hegoameriketako Elkartean (ALALC) eta Aurrerabiderako Itunean. Uruguaiko Banku Zentralaren zuzendari izan zen (1967-1968) eta Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) bultzatutako Latinoamerikarako garapen programa zenbaitetan parte hartu zuen. Hirugarren Munduaren Foroaren sortzaile eta lehendakari (1973-1976) eta Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoaren idazkari izan zen 1972tik 1985era. Urte horretan Julio María Sanguinetti presidentearen gobernuan sartu zen Kanpo Arazoetako ministro gisa (1985-1988). 1988an Antonio Ortiz Menaren ordez hartu zuen Garapenerako Amerikarren arteko Bankuaren lehendakari kargua, eta 1993an beste bost urterako aukeratu zuten kargu berean jarraitzeko. Lankidetzaren Asturias Printzea saria jaso zuen 1982an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique V. Iglesias Aldatu lotura Wikidatan