Ensaio sobre a Cegueira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ensaio sobre a Cegueira
Datuak
IdazleaJosé Saramago (1995)
Argitaratze-data1995
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaEnsayo sobre a ceguera
HerrialdeaPortugal
Orrialdeak288
ISBN9722110217
Euskaraz
Izenburua"Itsutasunari buruzko saiakera"

Ensaio sobre a Cegueira José Saramago idazle portugaldarrak kaleratutako zortzigarren eleberriaren izenburua da, 1995ean argitara emanda. Egilearen libururik ezagunenen artean dago,[1] zinemaratua ere izan delarik.

Hari nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa egoera distopiko batean datza: epidemia, izurrite edo dena delako baten ondorioz, hiri bateko herritarrak itsu geratzen dira bat batean. Gertakari honen ondorioz agerian geratuko da zein neurritan antolatua dagoen mundua ikusmenaren bidez ulertzeko. Ikusmen ezak, mundu materialean eragin ditzakeen arazoez harago, egun batetik bestera, gizarte-kontsentsuaren balioak eta oinarriak erabat suntsitzen ditu.[1]

Saramago beraren ustean, ez da beharrezkoa inongo epidemiarik gertatzerik itsu geratzeko, gu dagoeneko itsu baikaude, begiekin ez bada, arrazoimenarekin itsu.[1]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Fernando Meirellesek Blindness pelikula estreinatu zuen, eleberri honetan oinarritutakoa eta ekoizpen brasildar-kanadarra dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Lello, Livraria. (2023). El año 1998 en que la lengua portuguesa fue Nobel. Porto: Livraria Lello, 11 or. ISBN 9789899095069..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.