Enstatita
Wikipedia(e)tik
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Kategoria | Minerala | ||
| Formula | (Mg,Fe)SiO3 | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | Gardena, grisa, berdea, horia edo marroia magnesioaren muturrean; berdea edo marroi iluna burdinaren muturrean. | ||
| Sistema kristalinoa | Ortorronbikoa edo monoklinikoa | ||
| Haustura | {210}, {100} eta {010} | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
5 - 6 | ||
| Dentsitate erlatiboa | 3.21 - 3.96 | ||
Enstatita (MgSiO3) eta ferrosilita (FeSiO3) piroxenoaren taldeko mineral inosilikatoak dira. Magnesioaren eta burdinaren arteko segida bateko muturreko kideak dira. Oso arruntak dira arroka igneo eta metamorfikoetan, bai eta meteoritoetan ere. Segidaren tarteko mineralei ortopiroxeno deritze.