Arroka igneo
Wikipedia(e)tik
Diorita arroka plutoniko bat da
Arroka igneoak, magmatikoak ere deituak, magma likidoa hoztean sortutzen diren arrokak dira. Bi motakoak izan daitezke: plutonikoak eta bolkanikoak.
- Plutonikoak intrusiboak dira, magmak kanporako bidean lurralazala ez duenean osorik zulatzen sortzen dira. Egoera horretan magmak hozteko milaka urte behar izaten baititu. Adb.: Granitoa, granodiorita, diorita, sienita eta gabroa.
- Bolkanikoak estrusiboak dira, sumendi batetik ateratako magma hoztean sortzen dira. Kanporatutako magma hori oso denbora tarte laburrean hozten baita, ordu batzuk eta aste batzuen arteko denbora tartean. Adb.: Basaltoa, andesita, riolita eta trakita.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |