Piroxeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Piroxenoa
Piroxenoen egitura orokorra

Piroxenoak burdin, magnesio eta kaltziozko silikato monoklinikoak dira. Inosilikatoen taldekoak dira. Distira bitreoa dute eta azido klorhidrikoan aldaezinak dira. Burdina duten piroxenoak ilunak izaten dira eta ez dutenak txuriskak, grisak edo berde argiak. Arroka igneo askoren osagaiak dira. Kimikoki anfibolen antza dute, baina euren esfoliazio planoa 90ºkoa da eta tetraedro errenkada bakarra dute lotuta. Formula orokorra XY(Si,Al)2O6 da, non X eta Yk burdiina, magnesioa eta kaltzioa izan ohi diren.

Pirixeno erronbikoek sistema ortorronbikoan kristalizatzen dute eta ez dute aluminiorik. Euren artean brontzita, enstatita eta hiperstena daude. Beste piroxenoak, edo klinopiroxenoak, sistema monoklinikoak kristaltzen dute eta aluminioa izan dezakete. Hauen adibideak augita, diopsidoa eta espodumena dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piroxeno Aldatu lotura Wikidatan