Epidicus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epidiko» orritik birbideratua)
Epidicus
Jatorria
Egilea(k)Plauto
IzenburuaEpidicus
Ezaugarriak
Genero artistikoafabula palliata (en) Itzuli
Hizkuntzalatina
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAtenas

Epidicus, euskaraz Epidiko, Plauto erromatar komediagilearen lan garrantzitsuenetakoa da, haren gustukoenetarikoa.[1] Lan horretan Epidiko izeneko esklaboak Perifanes nagusi zaharrari egindako amarru nahasia kontatzen du. Azkenean, ordea, egindakoa barkatzen diote Epidikori, amarruari esker nagusiak bere alaba galduarekin biltzea lortzen baitu.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perifanes: atenastar zaharra, Epidikoren jaba. Bere semea Estratipocles da. Tebasko emakume batekin harremanak izan zituen, zeinarengandik Telestide izeneko alaba ezezaguna duen.
  • Estratipokles: Perifanesen semea. Epidikoren laguntza eskatzen du maite duen Akropolistide esklaboa erosteko, bere aitari beharrezkoa duen dirua eska diezaion. Gerran beste emakume esklabo batekin maitemintzen da, jakin gabe Telestide bere aitaren alaba ezezaguna dela, eta dirua mailegatuta erosten du hura ere. Horrekin itzultzen da Atenasera eta Epidikori mailegua itzultzeko diru gehiago eskatzen dio. Diru gehigarri hori Perifanesi eskatuko dio, semearen andregai abeslaria erosteko beharrezkoa dela adieraziz.
  • Epidiko: nagusiaren eta horren semearen nahiak betetzeko edozer gauza egiteko prest dagoen esklaboa. Azkenean, berak egindako amarrua agerian geratzen bada ere, amaiera zoriontsua denez, barkatu egiten diote.
  • Akropolistide: Estratipoklesek maite duen emakume esklaboa. Perifanes izan da Akropolistide erosteko dirua eman duena, bere alaba ezezaguna delakoan, Epidikok horrela adierazi diolako.
  • Filipa: Perifanesen antzinako Tebasko maitalea, zeinekin ezagutzen ez duen alaba izan zuen, Telestide izenekoa. Bere alaba desagertuaren bila etorri da Atenasera.
  • Telestide: Perifanes eta Filiparen benetako alaba. Estratipoklesek erosten du dirua mailegatuta, jakin gabe bere aitaren alaba denik. Azkenean, Filipak ezagutzen du Estratipoklesek kanpoan erositako emakume moduan aurkezten dutenean.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argumentoa Atenasen kokatzen da, Periphanes eta Chaeribulusen etxeen aurrean.

Epidikok bere alaba ezezaguna delakoan emakume esklabo bat erosteko dirua eskatzen dio Perifanesi, baina benetan Akropolistide erosteko da, zeinekin Estratipokles, Perifanesen semea, maitemindurik dagoen. Estratipokles gerratik itzultzen denean, diru gehiago eskatzen dio Epidikori atzerrian beste emakume esklabo batekin maitemindurik, hura erosteko eskatu duen diru mailegua itzuli behar duelako. Epidikok dirua Perifanesi eskatzen dio berriz, bere semearen andregai abeslaria erosteko behar duela argudiatuz, bestela semea harekin ezkonduko baita. Dirua hartuta, Epidikok mailegua ordaintzeko erabiltzen du eta beste emakume bat erosten du Akropolistide balitz bezala Perifanesi aurkezteko. Baina militar batek Akropolisitideren bila doanean Perifanesen etxera, Akropolistide ez dela konturatzen da. Bitartean, benetako Akropolistide Perifanesi aurkezten dio Epidikok, bere alaba Telistide bailitzan. Filipa maitale zaharra bere alabaren bila dator Perifanesen etxera, baina Akropolistide ikusten duenean, hori Telestide bere alaba ez dela baieztatzen du. Orduan, Estratipokles agertzen da kanpoan erosi duen emakume abeslariarekin eta Filipak hura Telestide dela adierazten du, hau da, Estratipoklesen erdi arreba. Estratipokles benetako Akropolistiderekin geratzen da azkenean eta Perifanes Telestide bere alaba ezagutzen du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana bost aktotan antolatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pedro Ángel Jiménez Manzorro: Epidicus, Textos de teatro grecolatino, 2011, 16.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]