Ercina aintzira
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
Ercina antzira udaldean. |
||||
| [[Irudi:|200px]] | ||||
| Garaiera | 1.108 m | |||
| Gehienezko sakonera | 3 m | |||
| Hiriak | Cangas de Onís |
|||
Ercina aintzira edo Ercina lakua Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Cangas de Onís udalerrian dagoen aintzira da, eta Enol aintzirarekin batera Covadongako aintzirak osatzen duten bi aintziretako bat.
Enol aintzirarekin parekatu ezkero, aintzira hau txikiagoa da, eta edukiera kubikoa ere murritzagoa du. Ercina aintzira 1.108 metroko garaieran dago, eta haren gehienezko sakonera 3 metro da.
Enol aintzirarekin dituen antzeko ezaugarriak beren jatorriari lotuta daude (biek glaziar jatorria baitute), bai eta, noski, euren kokapen geografikoarengatik ere, bi aintzirak Porra del Enol izeneko lursailak banatzen baititu: aintzira horien arteko distantzia 40 metro besterik ez da.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ercina aintziraren gida