Ercole Roberti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pietà (1495 inguruan, Pietate), Walker Art Gallery, Liverpool.
Ritratto di Giovanni II Bentivoglio (1480 inguruan, Giovanni II Bentivoglioren erretratua), National Gallery of Art, Washington, D.C.

Ercole Roberti italiar pintorea izan zen , Ercole de Ferrara izenaz ere ezaguna (Ferrara, 1450 - 1496). Ferrarako eskolako sortzailea izan zen Cosme Tura pintorearen ikaslea izan ondoren, Bolonian jarri zen bizitzen. Ippolito kardinalari lagundu zion Hungariara, eta Erroman eta Mantuan izan zen ondoren. Bere garaiko molde espresionistak gozatzen eta leuntzen jakin zuen. Ferrarako Schifanoia jauregiko dekorazioan ere hartu zuen parte. Lan nagusiak: Settembre (1468-1470 Iraila), Storie di san Vincenzo Ferrer (1473 inguruan, Vicente Ferrer santuaren mirariak) eta Pala di Santa Maria in Porto (1479-1481, Ama Birjina errege aulkian).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ercole Roberti Aldatu lotura Wikidatan