Erico Verissimo
Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimo —portugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, Brasil, 1905 - Porto Alegre, Brasil, 1975) portugesezko eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.
Verissimoren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, Bizitza eta Haizea); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat.
Beste lan aipagarri batzuk: Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, Bide gurutzatuak), O Resto E Silêncio (1946, Gainontzekoa isiltasuna da).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.