Erik Gustaf Geijer
Wikipedia(e)tik
Erik Gustaf Geijer (Ransäter, Värmland, Suedia, 1783 - Stockholm, Suedia, 1847) suedierazko olerkaria eta historialaria izan zen. 1811. urtean Liga Gotikoa sortu zuen, eta Iduna aldizkarian argitaratu zituen bere poemarik ezagunenak, besteak beste guztietan ospetsuena, Vikingen (Bikingoa). Uppsalako Unibertsitateko irakaslea izan zen (1817). Suediako historiako urtekariak (1825) eta Suediako herriaren historia (1832-1836) argitaratu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.