Erlatibitate berezi
Wikipedia(e)tik
Erlatibitate berezia (edo Erlatibitate bereziaren teoria) 1905ean Albert Einsteinek bere "On the Electrodynamics of Moving Bodies" ("Higikarien Elektrodinamikaren inguruan") artikuluan proposatutako higiduraren teoria fisikoa da. Halere, ezin uka daiteke Hendrik Lorentz fisikariak eta Henri Poincaré matematikari eta fisikariak teoriari egindako ekarpenak garrantzitsuak izan zirela; geroago Einsteinek erabiliko zituen ideien aitzindari jo daitezkeelako.
[aldatu] Postulatuak
Eisteinek 1905an argitaratutako artikuluan honako bi printzipio erabili zituen erlatibitate bereziaren oinarritzat:
- Erlatibitateren printzipioa: Fisikako lege guztiak berdinak dira erreferentzia sistema inertzial guztietan. Hau da, fisika berdina da higidura zuzen uniformean doan edo geldirik dagoen ikerlariarentzako.
- Argiaren abiaduraren aldaezintasunaren printzipioa: Argia beti abiadura konstantez higitzen da hutsean. Abiadura hori berdina da erreferentzia sistema guztietan, 3*108 m/s ingurukoa.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |