Ernst Kretschmer
Wikipedia(e)tik
Ernst Kretschmer Alemaniar psikiatra (Wüstenrot, Wurtemberg, 1888 - Tubingen, 1964). Gizakien egitura morfologikoa eta adimenaren eritasunak lotu zituen. Lau pertsona-mota bereizi zituen, tipologia morfopsikologikoaren arabera (1921, Köperbau und Charakter, Fisika eta izaera): pikniko-ziklotimikoak (psikosi maniako-depresiborako joera), leptosomatikoak (asteniarako joera), eskizotimikoak (eskizofreniarako joera) eta atletiko-likatsua (epilepsiarako joera).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.