Erramu koroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erramu koroa

Erramu koroa edo erramu bonet bat erramu hostoz osatutako koroa bat da, orokorrean, olerkari, kirolari eta gerlariei emana antzinako Grezia eta Erroman.

Atenas 2004ko Olinpiar Jokoetan zehar, sari banaketa zeremonietan, erramu koroak jartzen zitzaien lehenengo hiru postuetan amaitzen zutenei.

Erramua mitologian: Dafne eta Apolo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo, Dafne lamiaz interesatu zen, Peneo ibaiaren alaba. Interes honen jatorria, Apolo Kupido gogaitzen ibili zenean dago. Azken jainko honek, mendeku gisa, maitasun gezi bat bota zion Apolori, baina gorrotozkoa Dafneri. Apolo, Dafneren atzetik zebilen denbora guztian, lamia konkistatu nahian, baina lamiak ihes egiten zion. Azkenean, Dafne, bere aitaren ertzera iristen da eta laguntzeko erregutzen dio. Orduan, gorputza enbor-azalez estaltzen da, hankak sustrai bihurtzen dira eta besoak eta ile, orbelaz estalitako adar, guztira zuhaitz eder bat bihurtuz: erramua. Apolok, orduan, Dafne bere emaztea ezin zela izan erabaki zuen. Bere zuhaitzik gogokoena izango zen, garaipenen ohore eta beti berde mantenduko zena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erramu koroa Aldatu lotura Wikidatan