Kupido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kupidoren estatua klasikoa

Erromatar mitologian, Kupido[1] (latinez cupido, euskaraz "desio" esan nahi duena) desio eta maitasun erotikoaren jainkoa da. Kondairak Venusen semetzat jotzen zuten, aita ezezaguna izanik. Greziar mitologian Eros du baliokidea. Latinez, batzutan, Amor ("Maitasun") izena ere bazuen. Artearen historian Amores (plurala) edo amorini greziar Erotesen baliokideak dira[2].

Nahiz eta Grezia klasikoaren artean Eros gazte hegoduna izan, aro helenistikoan zehar mutiko potolo bilakatu zen. Erromatarrek ezaugarri hauek mantendu zituzten.[3]

Maitasuna edo desioa eragiteko bere abilezia zenbait mito eta lan literariotan erabili dituzte. Virgilioren Eneidan, Kupidok Dido Eneasez maitemintzera behartu zuen, emaitza tragikoak sortuz. Ovidiok amodiozko poetaren patroi bihurtu zuen Kupido eta Apuleiok Kupido eta Psikeren mitoa zabaldu zuen.

Erdi Aroan eta Pizkundean ez zuen bere fama galdu, batez ere sentsu alegoriko batean eta egun San Valentinaren egunaren ikonotzat erabiltzen dute[4].

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2.   Cotterell, Arthur & Storm, Rachel (2008), The Ultimate Encyclopedia of Mythology, Annes Publishing Ltd. .
  3.   Anthony Grafton, Glenn W. Most & Salvatore Settis (2010), Cupid, The Classical Tradition, Harvard University Press, 144–145. orrialdeak .
  4.   Fabio Silva Vallejo (2004), Mitos y leyendas del mundo, Panamericana Editorial .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kupido Aldatu lotura Wikidatan