Errautsak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errautsak
Jatorria
Egilea(k)Igor Elortza, Unai Iturriaga, Ximun Fuchs, Ander Lipus, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo
Sorrera-urtea2010
Argitaratze-data2010
IzenburuaErrautsak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ximun Fuchs
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArtedrama Arte Eszenikoen Plataforma
Le Petit Théâtre de Pain
Dejabu Panpin Laborategia


Historia
Jasotako sariak
youtube.com…

Errautsak Igor Elortzak eta Unai Iturriagak 2010ean idatzi zuten eta Ximun Fuchsek zuzendu zuen antzerki-obra da. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu panpin laborategia batu ziren antzezlan hau ekoizteko, aktore hauekin: Ximun Fuchs, Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo [1][2]

Obrak Donostia Antzerki Saria jaso zuen 2011an.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.

Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Koadrilakoak 1970eko hamarkadan jaioak dira. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ziren. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu zituen gaztaroak. Denboraren errotak egin zuen gainerakoa. XXI. mendea helduta, eta XX.eneko ametsen errautsak ziren. Artean, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi zieten beren buruei.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egilaz, Itziar. (2010-10-30). «SUAK BIZIRIK DIRAU? ‘ERRAUTSAK’ ANTZEZLANAREN ESTREINALDIA» Deia (Deia) (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  2. Errautsak (bideo osoa). Atedrama (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]