Errege Ospitalea (Sevilla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Ospitalea (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla

Erregearen ospitalea (gaztelaniaz: Hospital del Rey) XIV. mendearen hasieran sortu zen Sevillan (Andaluzia, Espainia). Pilarreko Andre Mariaren ospitalea izen ofiziala zuen. 1794an itxi zuten. 1929an, Sevillako Diputazio Probintzialaren egoitza izatera pasa zen. 1994an, erakunde horren egoitza La Puerta de la Carne intendentziako kuartel zaharrera lekualdatu zen. 1999az geroztik, Casa de la Provincia izeneko kultur zentroa izan da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendearen hasieran, Alfontso XI.a erregeak bere lurraldeetan predikatzeko eskubidea eman zion Pilarreko Andre Mariaren Kofradiari. Kofradia horrek Pilarreko Ama Birjinaren eskultura bat zuen, eta Sevillako katedraleko kapera batean zuen egoitza. Alfontso XI.ak partzela bat utzi zion katedralaren ondoan, ospitale bat eraikitzeko, erromesei aterpea emateko.

1491n, Errege Katolikoek zezenen korta utzi zioten, Alkazarren ondoan, ospitalea handitzeko. 1500. urtean, Errege Katolikoek ospitaleak izan zituen lehen konstituzioak sinatu zituzten. Bertan ezartzen zen 13 gizon pobre artatuko zituztela, zituzten errentekin. Lehentasuna izango zuten, lehenik, elbarriek edo elbarrituek Koroari zerbitzuren bat egiterakoan; bigarrenik, pobrezian zeuden kofradiako kideek, eta, halakorik ez balego, beste gizon pobre batzuk sar zitezkeen. 1526an Karlos I.ak konstituzio berriak onartu zituen. Bietan aipatzen zen ostatuek bizimodu ederra izatea, mezatara joatea eta emakumeak sartzea ez onartzea.

XVIII. mendearen amaieran, Erregearen ospitalea hondatuta zegoen, eta, beraz, 1794an, Karlos IV.ak hura desegitea eta Errugabeen Ospitalera gehitzea onartu zuen. Eraikina María Andrea Díaz de la Barrerak erosi zuen. Etxebizitza partikular bihurtzeko lanak Lucas Cintorak egin zituen 1797an.

1927an, Manuel eta Joaquín Irureta Goyena y Errazu jabekideen etxea zelarik, Sevillako Diputazioak erosi zuen. Etxebizitza Aldundiaren egoitza gisa gaitzeko obrak Aurelio Gómez Millánek egin zituen. Erakundearen egoitza izan zen 1929 eta 1994 bitartean. 1994an, egoitza La Puerta de la Carne intendentzia-kuartel zaharrera lekualdatu zen. 1999az geroztik, Aldundiaren kultura-zentro baten egoitza da, Probintziako Etxea izenekoa.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. José Reina Macías y Salvador Hernández González (2010). «Casa de la Provincia (1999-2009)». De Hospital del Rey a Casa de la Provincia, Secretariado de Publicaciones de la Diputación de Sevilla. ISBN 978-84-936848-9-1.
  2. Carmen Barriga Guillén (2010). «Un edificio para una sede: del Hospital del Pilar a la Casa de la Provincia». De Hospital del Rey a Casa de la Provincia, Secretariado de Publicaciones de la Diputación de Sevilla. ISBN 978-84-936848-9-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]